XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ray Charles-en moldaketa berrian.

Diru gutxi iruditu zitzaion, eta bere aurkezpen txartela utzita aldegin zuen. ? Eta zer egiten genuen goizetako meza amaitu baino lehen pasira aterata?.

Bernabe mutil zaharra bisitatzen genuen, aitonak Faria kaxa bat egiten zion bezuza eta iraila bazen Bernabek gogo adina ur biltzen uzten zigun etxe bizkarreko hiru zuhaitzetatik.

Bernaberengandiko jaitsieran mazustak biltzen genituen poltsa batera.

Aitonak bastoiaz seinalatzen zizkidan berak harrapa ezin zitzakeen tokiak eta ni arantza azatz mingarrian murgiltzen nintzen.

Beso, belaunburu eta aurpegia urraturik ateratzen nintzen, kexu eta ulu, baina aitonak esaten zidan azala zarpaildu eta maskurtzea zela bide bakarra gripea gorputzean sar ez zedin, eta igarriko niola negu zakarrean.

Gero etxean, arratsaldez, zukutu egiten genituen mazustak, ardoa eta azukrea nahasi, eta mazusta ardoa edaten genuen biok, biok bakarrik, betertzetatik elkarri irrika.

Ene bizitzan, Bilbora etorri aurrez, ez dut inoiz griperik harrapatu izan.

Bilbon egunero zinzinero erraldoi bat hustutzen dute hiriaren gainera, eta haizea, kristalak, espaloiak eta egurrezko bankoak izpi ikustezinez jazten dira, eta izpi horiek birikak, muinak, zainak eta nerbioak oratzen dizkiote semaforoak aldatu zai dagoen jendeari.

Lehen gauean, geroztik gaurdaino errepikatu bezala, barmanekin afaldu nuen sukaldean.

Ondoren, nagusiaren ustez pianista batek erabili behar duen jazkera atera zidaten pertxa batetik.

Galtza beltzak jantzi, alkandora zuria lotu eta txaleko gorria sartu nuen sorbaldetan behera, (...).